Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2016
Kaixo berriz ere! PLEarekin jarraituz, OLEa lantzeko aukera izan dugu joan den aste osoan zehar eta segidan ikusi ahal izango duzue haren emaitza. David Alvare z-ek egin eta Linda Castañeda -k berrikusitako Canvas moduko txantiloi bat oinarritzat hartuta ikasketa ingurune pertsonaletik harago doan OLE-a sortu dugu taldeka. Lan txukuna egin dugu: Driven partekatutako dokumentuan guztion iritziak batu ditugu eta prozesua nola izan den ikus dezazuen, dokumentu hori bera jartzen dizuet hemen, "raw": Ez nituzke nire OLEkideak ahaztu nahi, eta eskerrak eman nahi dizkiet Amaia Arroyo , Isabel Urbano eta Itziar García ikaskideei, eta Josi irakasleari, batzuei laguntzagatik, eta besteari dinamizatzaile fina izategatik. Bihotzez mila esker denei!

PLE-a eta beste piztia batzuk

#VDIGCOMP ikastaroko bigarren jarduera

#VDIGCOMP ikastaroan Unitate Didaktiko bat diseinatzeko eskatu ziguten. Konpetentzietan oinarritutako metodologia jarraituz eta klase emateko modu magistraletik ihesi planifikatu dut nirea.  Bestalde, nahiz eta bakarkako lana proposatu dudan, proiektu batean oinarritutako ikasketa prozesu bat bideratu nahi izan dut ikaslearentzako motibagarri eta aldi berean erabilgarri izan daitekeen gaia proposatuz.  Nahiz eta sare sozial batzuk ez dituzten adin txikiegikoak onartzen, 12-13 urterekin gazte asko hasiak izaten dira sare sozialetan.  Ariketa hau egokia izan daiteke baita ere, ez dutenek modu konszientean profila ireki eta kudeatzen ikas dezaten.  Gauza asko sartu nahi izan ditut eta ingeleraz, beraz, irakasle, hau irakurtzen ari bazara, ez ezazu saiakera hau zuhurregi epaitu.

#VDIGCOMP hausnarketa