#VDIGCOMP ikastaroan Unitate Didaktiko bat diseinatzeko eskatu ziguten. Konpetentzietan oinarritutako metodologia jarraituz eta klase emateko modu magistraletik ihesi planifikatu dut nirea.
Bestalde, nahiz eta bakarkako lana proposatu dudan, proiektu batean oinarritutako ikasketa prozesu bat bideratu nahi izan dut ikaslearentzako motibagarri eta aldi berean erabilgarri izan daitekeen gaia proposatuz.
Nahiz eta sare sozial batzuk ez dituzten adin txikiegikoak onartzen, 12-13 urterekin gazte asko hasiak izaten dira sare sozialetan.
Ariketa hau egokia izan daiteke baita ere, ez dutenek modu konszientean profila ireki eta kudeatzen ikas dezaten.
Gauza asko sartu nahi izan ditut eta ingeleraz, beraz, irakasle, hau irakurtzen ari bazara, ez ezazu saiakera hau zuhurregi epaitu.
Comentarios
Publicar un comentario